65. ERROMESALDIA LOURDESKO OSPITALITATEA GIPUZKOA

Ostiral arratsaldean gure ostataleku ezberdinetan kokatu eta gero, erromesaldiari hasiera eman genion Sta. Bernardetteren elizan aurkezpen ekitaldi batekin, Gotzain jaunak zuzenduta, gaixo eta bolondres guztien aurrean.

Ekitaldi hau bukatu ondoren, Erromesaldira joaten lehenengo aldia zuten bolondresei ikastarotxo bat eman zitzaien, alde batetik bestera gaixoak eramateko Lourdesen erabiltzen diren aulki ezberdinak nola erabili behar zituzten ikasteko; interes handiz jardun zuten, Gotzain jaunarekin batera argazki batekin bukatu zelarik.

Leer más65. ERROMESALDIA LOURDESKO OSPITALITATEA GIPUZKOA

Berriz Union Artesanak eta Lourdes Ospitalitateak elkarrekin laguntzen Sanitas-en dauden gaixoen ospakizunean

Berriz Union Artesanak eta Lourdes Ospitalitateak elkarrekin laguntzen Sanitas-en dauden gaixoen ospakizunean

Aurreko bi urtetan bezala, ekainaren 28an, Union Artesana Gizarteak Sanitas Egoitzako 16 gaixo gonbidatu zituen bazkaltzera. Horiekin batera Sanitasen hiru arduradun, Sheila Garcia,Inma Cano eta David Mesonero . Eta aurreko bi urtetan bezala ekintza honen sustatzailea Javier Llorca izan zen, bera Union Artesanaren bazkidea eta Lourdesko Hospitalitarearen boluntarioa da.

Leer másBerriz Union Artesanak eta Lourdes Ospitalitateak elkarrekin laguntzen Sanitas-en dauden gaixoen ospakizunean