65.    ERROMESALDIA LOURDESKO OSPITALITATEA GIPUZKOA

65. ERROMESALDIA LOURDESKO OSPITALITATEA GIPUZKOA

Ostiral arratsaldean gure ostataleku ezberdinetan kokatu eta gero, erromesaldiari hasiera eman genion Sta. Bernardetteren elizan aurkezpen ekitaldi batekin, Gotzain jaunak zuzenduta, gaixo eta bolondres guztien aurrean.

Ekitaldi hau bukatu ondoren, Erromesaldira joaten lehenengo aldia zuten bolondresei ikastarotxo bat eman zitzaien, alde batetik bestera gaixoak eramateko Lourdesen erabiltzen diren aulki ezberdinak nola erabili behar zituzten ikasteko; interes handiz jardun zuten, Gotzain jaunarekin batera argazki batekin bukatu zelarik.

Afaldu eta gero, 20,15ean, Ospitalitatearen dominen ezartzea ospatu genuen, lau emakumeri eta gizon bati ezarri genizkien (denera 5 izan ziren). Ospitalitatearekin hitz eman zuten ekitaldi honetan, harrezkero Ospitalari-kategoria eskuratu zuten. Ekitaldi horretan Gotzain jauna buru izan zen eta baita liturgia-arduraduna den Bikarioa ere eta Ospitalitatearen kontseilaria; lagun-talde handi batek lagundu zien.

Larunbatean, Lourdesen ohitura den bezala, egunari eukaristia batekin eman genion hasiera, goizeko 06:00etan. Javier Berzosak, gure kontseilariak, ospatu zuen eta bertan 100 bat ospitalari baino gehiago izan ziren. Gaixoekin hasi genuen eguna: iratzarri genituen, garbitu, logelak jaso eta egunaren lehenengo ekitaldira lagundu genien, hots, gaixoen olio-igurtzira, Sta. Bernardetteren elizara.

Denbora pixka bat itxaron behar izan genuen Arpean ospatzen ari zen eukaristia bukatu arte, une hori zabalgunean eman genuen, Arrosaria deitu Basilikaren ondoan, talde-argazkia egiteko, handik Arpera joan ginen, lekua hustu zenean.

Han kokatu ondoren gure meza santua izan genuen Arpean, Gipuzkoa-eguna ospatuz. Eliz Barrutiko Gotzain jaunak eta beste 10 apaizek zuzendu zuten ospakizuna. Bertan lurraldeko 20 bat autobusetan joandako erromes dezente izan ziren. Zeremonia horretan Zumaiako abesbatzak esku hartu zuen beren abestiekin, ekitaldiari distira berezia eman ziotelarik; era honetan erromes guztien esku hartze betea erraztu zen.

Arratsaldean gure ospitalitateko erromesek igerilekuetara joateko aukera izan zuten. Bai gaixo batzuek eta bai laguntzaileek ere esku hartu zuten esperientzia honetan. Bestalde bost pertsonek ardura hartu zuten bake eta otoitz giroa sortzeko abestiekin eta errezuekin.

Arratsaldean eukaristia-prozesioan esku hartu genuen, arratsaldeko 17:00etan. Egun honetan euria zela-eta ez zen Txit Santua eraman San Pio X garrenaren Basilikara (lurrazpikora). Horren ordez ekitaldi labur bat egin zen tenpluaren barruan eta baita gaixoen bedeinkapena ere, hola gelditu zen zeremonia.

Egunari bukaera emateko Mariaren prozesiora joan ginen, gaueko 21: 00etan; bertan gure taldeko emakume batzuek Birjinaren estatuari lagundu zioten beren eskuargiekin prozesioak iraun zuen bitartean; ospitalari batek prozesioa gidatzen duen gurutze argiztatua eraman zuen.

Ospitalitatearen talde batek, esku hartu zuen abestiekin Arrosarioaren prozesioan, ezagunagoa den Eskuargien prozesioan; ´Agur Jesusen Ama´ kantatu zuten, baita hiru ´Agur Maria´ ere, euskaraz.

Igandean, beti bezala hasi zen meza goizeko 06: 00etan ospitalari mordoxka batekin. Egun hau ez da larunbatekoa bezain kargatua izaten. Behin gaixo guztiak txukunduta San Pio X  garrenaren Basilikara jo genuen nazioarteko meza ospatzera. Meza horretan 15.000 bat mila pertsonek esku hartu zuten, mundu guztitik etorritako jendea zegoen bertan.

Ohi bezala ekitaldi jendetsuek esku hartzen duten ekitaldietan izan ginen; gure sendagile batzuk ere han izan ziren badaezpada beren esku hartzea beharrezkoa izatekotan. Gure gaixoek ez zuten arazorik sortu, baina erizainek ohatila batean zegoen andrazko bati lagundu behar izan zioten; meza garaian sendagile-laguntza behar izan zuen; dirudienez laguntzak mesede egin zion eta egoera airoski libratu zuten.

Eukaristian gure ospitalitateko talde batek esku hartu zuen ´Jesus maitea zen´abestuz, gure laguna eta Lourdesko Birjinaren deboto sutsua den Inaxio Maria Olarte Lasaren gidaritzapean.

Aldi berean, Lourdesko kanpaleku pribilegiatuan ´gazte-topaketa´ bat ospatzen ari zen ospitalariekin, aisialdian eta bazkaltzen kokaleku horietan.

Bazkaldu ondoren, Zumaiako Danborradari ongietorria egin genion, zeina goiz partean Lourdesko kaleetan barrena ibili baitzen jardunaldia alaitzen; izan ere, Birjina Sta. Bernardetteri agertu zitzaiola 160. urteurrena ospatzen zen.

Sta. Bernardetteren Elizan esku hartu zutenen artean giro bikaina sortu zen, batik bat gaixoen eta zaintzaileen artean, dantzatuz eta dantzatuz haien musikaren eraginez eta erritmoan.

Danborradaren partaideak Zumaiara itzuli ziren, eta gu gure ospitalean bildu ginen gaixoen afaria prestatu eta zerbitzeko.

Une honetan bi loteren zozketa egin zen, lehenengoa urdaiazpiko batekin, delako lote hauek Erromesaldian xahututako diru-zorrak kitatzeko ziren. Gertatu zena izan zen zortedunak berehala hurbildu zirela saria jasotzera aldez aurretik tokatu zitzaiela jakin izan balute bezala.

Astelehena, egun guztietan bezala hasten da meza goizeko 06: 00etan eginez, gero gaixoen zaintza burutuz. Lan handiko eguna da, zeren logela guztiak bildu eta txukundu behar baititugu egun horretan beren beste erromesaldi batek beharko dituelako; honek urduritasun-une batzuk sortzen ditu garaiz bukatzeko.

Aldi berean, gaixoen agur-meza ospatzen da. Handik bazkaltzera goaz eta bukaeran autobusak azalduko dira gure maletak etab. jasotzeko. Behin autobusetan igota itzulera hasten da, etxera.

Lehenengo aldia da gertakari bat izan duguna eta burukomina eman ziguna konpondu zen arte: ez zen maleta bat agertzen, eta jabea gainean zeukanarekin moldatu behar izan zuen erromesaldian; goiti-beheiti saiatu ginen kontu honi irtenbidea ematen, baina erantzunik ez, maleta Lourdesera eraman gintuen autobusean gelditu zela jakin arte, irteera lekuan zegoen.

Gure goiburua zera izan da: MARIA, LAGUNDU ERROMESAK IZATEN. Uste dut une oro lagundu digula; pozik, oso pozik itzuli gara egindako lanarekin.

Eskerrak ematen dizkiegu bihotz-bihotzez lagundu diguten pertsona guztiei, esku hartu eta lan egin duten guztiei, hauek guztiek egin dutelako erromesaldia ongi antolatua eta garatua gertatu izana, eta ez izana ez istripurik edo ezta egoera larririk ere. Esker mila denei, zinez.